NIST (National Institute of Standards and Technology) Ameriketako Estatu Batuetako merkataritza departamenduaren arabera, zerbitzu batek ondorengo ezaugarriak bete behar ditu cloud computing dela aintzat hartzeko:
1. Auto horniketa eskaerapean
- Kontsumitzaileak bere konputazio baliabideaz hornitzeko aukera izan behar du, cloud computing zerbitzuaren hornitzailearen inolako elkarrekintzarik gabe
2. Edozein lekutatik eskuragarri egon behar du
- Sarearen bidez, kontsumitzaileak aukera izan behar du edozein konexio medio, interface edo bezero batetik cloud computing zerbitzura sartzea
3. Elkarbanatutako baliabideak eskuragarri
- Cloud zerbitzuaren hornitzailearen konputazio baliabideak, multzokatuta egon behar dute, bezero bati baino gehiagori zerbitzua emateko, beharren arabera
4. Malgutasun azkarra
- Cloud computing plataforma batek, prest egon behar du baliabideak hazitzen diren einean modu azkarean eta hainbat kasutan modu automatikoan, beharrek hala eskatuko balute
5. Erabilerarengatik fakturatzea
- Baliabideen kontsumoa, zenbakitu ahako da era garden batean bezeroarengatik, eta cloud computing zerbitzuaren kostuak, bat etorri behar du kontsumo horrekin